1-Hurrengo urtean bi gela utzikodizkigute Dunboako DBH ikastetxean ( Santa Elena). Dunboako zuzendariarekinhitzegitea lortu genuen eta bere argudioak aurten 4 gelen kontra egoteko haurkopururaren aldetik datoz. Beraiek beldur handia diote haur txikiek ateratzenduten zaratari. Ondorioz 50 umeei beldurra badiete 100 umeei beldur handiagoaeta pixkanaka pixkanaka hasi nahi dute.
2-Ordutegiaren arabera esan beharrada Dunboako ikasleek datorren kurtsoan ordutegi jarraitua izango dutela8:30etatik 14:30 tara. Gurea berriz9:00etatik 12:30 tara eta 15:00tatik 17:00tara izango da.
Jolas garaia guk10:30etatik 11:00ak bitarte izango dugu eta beraiek 11:15etatik 11:45etara.
Honek , aldebatetik , Dunboako eta gure ikasleen artean kontaktorik ez egoteadakar eta arratsaldetan eskola guztiaguretzat izatea suposatzen du eta honek gainera gure eskolako haur gazteagoekinarratsaldeetan ekintzak egitea ahalbidetzen du.
3-Jangelari dagokionez, gure haurrak12:45-tan bazkalduko dute eta jangela beraientzat bakarrik izango da. Dumboakoikasleek berriz 14:30-tan joango dira bazkaltzera.
4-Sarrera dela eta, gure haurrakfrontoiaren aldetik sartuko dira, hortarako sarrera egokituko dute.
5-Beste baliabideei dagokienez,Josune eta Pakik, Dunboako zuzendaritzako taldekideekin hainbat harreman izandituzte, gure gelak egokitzeko eta baita eskolako hainbat esparru.
6-Bestalde, hilaren 9-an,Eguzkitzako zuzendaritzako bi kide, eskola kontseiluko elkarbizitzako taldekogurasoak eta obretako batzordeko partaideak, Dunboa eskolara bisita bat egiterajoan ginen. Han, jangela, gimnasioan, aldagelak, komunak , mailako bigelak etabeste erabilpenetako gela erakutsi zizkiguten. Komunei dagokienez, gela ondokokomunak, berri berriak daude, oso irekiak dira eta hori ikusirik han geundenguztion iritzia egokiena ezer ez aldatzea zela izan zen. Bestalde kontutan izanbehar da, ordutegia dela eta, adin ezberdinetako haurrak ez dira komuneanelkartuko. Komunera klase tartetan edo klaseak hasi baino lehen eramangodituzte gaur egun bezala tutorearen edo laguntzeko irakaslearen laguntzaz, etabeharrezkoa balitz klase erdian haur bat komunera joatea, kontutan izanikDumboa ikastetxean gure eskolako hiru irakasle egongo direla, irakasle honek komuneralagunduko luke.
7-Eskolako zuzendaritzatik, bigarrenmailako gusoeie, egoeraren berri eskutitz baten bitartez emango zaie, etairailaren hasieran bilera bat egingo da Dunboa ikastetxea erakusteko etaantolakuntzari buruzko azalpen gehiago emango dira.
Escrito por eguzkitzaige el 22/07/2010 15:00 | Comentarios (0)
Ohar honen bitartez IGEren Ohiz Kanpoko Batzarrarenberri eman nahi dizuegu. Bilera maiatzaren 24ean ospatuko da eskolan bertan,beheko solairuan. Lehen deia 18:00tan eta bigarrena 18:30tan izango direlarik.Bertan jorratu beharreko gai garrantzitsua honako hau izango da:
EGUZKITZA ESKOLAREN ERAIKIN BERRIA:
Egoera, epeak, eta etorkizunerakobeharrak.
Gaien garrantzia kontuan izanik IGEko bazkideak guztiak bertaratzea esperodugu. Agur bero bat.
Gurasoelkartearen Zuzendaritza Batzordea
Escrito por eguzkitzaige el 22/05/2010 17:29 | Comentarios (0)
Ez gara hasiko 2006ko azaroan izandako bilera aletzen, baina gogora ekarriko dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hitza eman zuela 2009-2010eko ikasturterako Irungo Eguzkitzan ikastetxe berri bat eraikiko zuela. Ez gara hasiko 2007ko abenduan izandako beste bilera hura ere aletzen, baina gogora ekarriko dugu Irungo Udalak ziurtatu zigula, zentro berria eraiki baino lehen, konpondu beharreko gai urbanistiko guztiak ez zirela arazo izango epeak betetzeko. Ez dugu aletu nahi, ez, 2009ko otsailean Hezkuntzak, Udalak eta guraso eta Eguzkitzako Zuzendaritzak egin zuten hiru-aldeko bilera, baina gogora ekarriko dugu, orduan ere, zin egin zitzaigula, zin, 2010-2011ko ikasturtean estreinatuko zela zentro berria, hau da, urtebeteko atzerapena arrastaka zuela. Bego gure gorputz txarra bere horretan, gogoratzen dugunean, orain dela hilabete gutxi, 2009ko azaroaren 25ean hain zuzen, Udalak «erakundeetan konfiantza» izateko eskatu zigula, nahiz eta kontuak ez zitzaizkigun ateratzen eta errealitate gordina gainean ikusten genuen. Bai, bai, «suminduta» eskatu zitzaigun erakundeetan konfiantza izateko eta, ordurako inork sinesten ez bazuen ere, fedea izateko eskatu zitzaigun, zertarako eta agindutako epeetan beteko ez zen errealitate batean amesten jarraitzeko. Eta errealitate gordin hori ari gara jasaten orain: erakundeek hitza eman bai, baina gero bete ez; hezkuntza aldetik baldintza txarrak, gure seme-alabak egunero-egunero nozitzen ari direnak; irakasleen pazientzia eta jardun ona «jaten» dituzten instalazioak; eta ondorengo beste bi ikasturtetarako panorama, gurasoon artean ezinegona eta ikara sortzen duena. Izan ere, utz diezaiegun datuei hitz egiten: 2008az geroztik, berez prekariozko egoeran dagoen eraikin bat okupatzen ari gara; 2010-2011ko ikasturterako 240 ikasle matrikulatuta daude zortzi gela baino ez dituen eraikin batean; nahikora iristen ez den jangela-barrakoi bat, 90 lagunentzako, patio eskas batean; eta, gainera, patio horretan beste bi barrakoi jarri nahi dituzte haur nagusienentzat, horrela, 2011-2012ko ikasturtean (280 ikasle), haien gainean beste bi jarri ahal izateko; 2 komun 75 ikasleko; barrakoi «modernoak», komunik ez dutenak, kondentsazio edota hezetasunari aurre egin ezin diotenak... Eta horren guztiaren aurrean zer gelditzen zaigu? Itxura denez, haserrea adierazteko eskubidea besterik ez, gure agintariek oso demokratikoki «onartzen» duten haserrea. Baina guk horretarako ez daukagu inolako gogorik, izan ere, nahikoa arazo badugu eguneroko martxan, bai guk, bai gure seme-alabek, halako arazo handi batzuen aurrean egunaren bukaeran gelditzen zaizkigun indar apurrak galtzen hasteko. Guk eskatzen duguna da Udalaren arreta ezaren aurrean, laguntza; arazoen aurrean, haiek konpontzeko konpromiso politikoa; erakundeen hoztasunaren aurrean, aintzat hartuak izatea; desinformazio interesatu eta marketin politikoaren aurrean, komunikazioa; gertatutakoaren aurrean, erantzukizuna; eta gezurraren aurrean, egia. Edukazioagatik bada ere, aintzat hartu beharreko eskaerak!
Escrito por eguzkitzaige el 22/05/2010 17:28 | Comentarios (0)
Maiatzaren 20an arratsaldeko 17:30etan, Maite Franko ipuin kontalaria Eguzkitzaikastetxera etorriko da. Ikastaro-Hitzaldiaren izenburua "Cómocontar cuentos a nuestras/os hijos/as" izango da.
Bazkideak diren eskolakoumeentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da ikastetxean bertan (bazkideak ezdirenek 9 euro ordaindu beharko dute). Interesa dutenek behealdeko izen emateorria beteta eskolako postontzian sartu behar dute maitzaren 18a bainolehen. Ikastaro-Hitzaldia hau gazteleraz eskainiko da. Zalantzaren bat izanezgero deitu Nekaneri (619672505).
Escrito por eguzkitzaige el 16/05/2010 21:27 | Comentarios (0)